XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Donibane-GaraziTiers-Ordreko menbroak elgarretaratu dire, Donapauleko Franchichkano nagusiaren manuz.
Bozak eman dituzte hautatzeko beren buruzagia eta 6 kontseilari.
Nahi zinukete jakin nor diren? Nik ezin salba...!! Galda hor gaindi! Erraiten ahal duguna da, hoberenak hautatuak izan drela.
Eta orai, oldar berri bat harturik,
Ba zinez eder eta hunkigarria
Jendeak, haur eta handi, ez dire guti gustatu, ikusiz serora hoien bizi moldea eta, azkenean, hiltze lorios eta dorphea, erreboluzione denboran.
Denek dakitena... Eyhelarrrek badituela gazte batzu paregabeak komedian hartzeko.
Beren fama ona atchiki nahiz, aurten ere emanen dute, beren berrian, ikusgarri bat ez nola nahikoa...
Mignetera ez dea gorasko bezala...? Ikusiko dugu martchoaren 25an eta aphilaren 1an.
Entseguak han eginik, eta balio balinbadu, jin ditela gero Donibanerat, ikusgarri beraren emaiterat... Kantonamendu guzia hor izanen dute...
Aphilaren 1-an Donibanen, elgarretaratuko dire Eskual Herriko presonier ohiak.
Beren artean izanen dute général Loiseau Parisetik jina.
Bichtan da Bachenabarretik zernahi izanen dela... hoin hurbil izanki eta.
Huna egun hortako harat hunatak, 11 eta laurdenetan
11 eta erdietan, elizan meza, han nunbeit Alemanian itzali diren lagunentzat.
Elizatik landa, merian jaun merak bere ongi ethorria buruzagier eta ondokoer.
Oren 1an ostatuetan bazkaria: 1200 libera prezioa.Eman zuen izenak
Bazkaria prezioaren araberakoa, bichtan da.
Ez da dudarik ostalerek nahiko dituztela untsa baino hobeki moldatu, gerla denboran zerbeit ikusiak direnak!... geroaren gatik ere...
Presonier denborako orhoitzapenak erreberrituko ditugu, han jasan penak... bai eta ere egin irriak! Eta nork daki? behar ba, bazkaria bururatzean,
Gu guziz egun gocho baten manera!
DONAPHALEUHeldu den ebiakoitz eta igandean hirur agertalditan emana izanen da
Jendek Normandian
Bada nun zertaz irri egin.
DONAICHTINahi dauzkute agertu helduden igandean, aphilaren lehenean. Chuchen den bezala, haur horien etchekoak dira lehen lehenik gomitatuak.
Bainan esperantza dute ere beren herrietako, ahide, auzo, eta adichkiden bisita.
Zer izanen den chuchen ez dakigu, bainan diotenaz, goizian, etcheko anderek kausituko dute bazkariaren moldatzeko edo laguntzeko baliatzen ahalko duten plat zonbait prest-presta.
Haatik ez dira goizian salduak izanen aratsaldean agertu behar dituzten joste lanak.
Lan guti izanen da saltzeko, gure neskek beren familientzat egiten baituzte.
Halere norbeitek egin dezake hautu eta afera ona, Salzeko izanen direnetan...
Eta garizuma izana gatik, igandia delakotz, aratsaldeko askari ttipi bat egiten ahalko da, preziorik hoberenean.
Eta haur ttipientzat, Aphilaren lehenaren ohoretan, gaitzeko arrain bat amiaren phuntan.
IHOLDIEgun hotan betbetan galdu dugu emazte adineko bat Kattalin Bordarrampé Ameztoikoa.
Doi doia elizakoak hartu ditu eta itzali da 84 urthetan.
Emazte baliosa eta elizatiarra.
Frango gazterik galdu zuen bere laguna eta ohorezki altchatu bere familia.
Lagunez estimatua zen; ostean segitu dute elizarat eta beren othoitzez eta komunionez lagundu.
Gure doluminak familiari eta semeri.
Azken merkatua arras ona ginuen oraino aintzinekoa baino hobea.
Bildots gutichago
Baziren bildots merinoz horietarik 10.400 libera egin dutenak bakotchak, ardi eder baten prezioa.
Beharrik! Bazka eskasarekin esnea chuhur baita bildotsak sallatuko du artzaina eginen dela zortzian.
GARRUZEBigarren seme bat jin zakote Gardères jaun-anderer: Roger eman dakote izena. Mila zorion.
EIHERALARREJoanden astean aipatu bezala, herriko gaztek emanen daukute, heldu den igandean (martchoaren 25an) eta Aphirilaren 1ean:
Ikusgarri bat ditaken ederrenetarik.
Badauzka sendimendu hunkigarri eta altchagarriak, nola chede idor eta bortitzak.
Larzabal Jaunak kondatzen dauku, berak dakien bezala, Eskual herriko familia gotor batean gertatu gertakari dorpe bat.
Plumagaineko nagusi norbeit den bezein
Hor ikusiko ditugu usaiako herritar gazteak eta ere berri zonbait.
Batzu ala bertzeak, gogotik eta elgartasun gochoan, ari dire zembeit aste hautan, lanean.
Ez ahantz, marchoaren 25a eta aphirilaren 1ena!!
Jin Eyheralarrerat, 4 oren berritako, Bordachuriren ikusterat.
Ez hutsik egin! Deneri ongi ethorri.
LarzabaleMarxoaren lehenean Gaston Etcheverry Cibitz Oyhanarteko semea esposatu da Donibane-Uharten, hango Maite Camourekin.
Bi urthe huntan Gaston installatia da garateko bidean den garagea batean Donibanen.
Gure konplimenduak espos gazteri.
Otzaila undarean asken egoitzarat lagundu dugu Dominika Bacho Peko-Austeyko etcheko anderia, 68 urthe zituen.
Iragan astean aldiz Jean Lespade Laramendiko nausi xaharrak asken hatsa eman du, 89 urthe zituen, han ginuen herriko zaharrena.
Jainko maiteak har ditzala bere lorian.
Direla zonbat egun Bertrand Aguerre Idioñeko semea partitu da bere aldiaren egiterat, mementuan Tolosan da.
Hogoi bat egun etchen pasaturik Jean-Baptiste Etcheverry Ibiakoitzean partitu da berriz Algeriarat.
Agian zazpi hilabethe horiek fite pasatuko zazko.
BitignaMarie Louise Berhabe, eritasun labur baten ondotik itzali da Baionan. Pena handia familia batean amaren galtzea. Gure doluminik bizienak heriotze horrek ezinago penaturik dauzkaner.
Dublanc bi seme gehienek anaia bat ukan dute, Dominique, eta arras kontent dira.
Huna hiru ezkontza lerro-lerro gure herrian:
Arnaud Arhancet Etiennette Hillon-ekin.
Ariston Sauveur Isturitzekoa Jeanne Elissetchekin.
Jaureguy Jean Uharte-hirikoa Marie çamalbidekin.
Gure konplimenduak dener bihotz-bihotzetik.
DonamartiriMartchoaren 3-an Lekuinen ezkondu da gure herritar gazte Marie-Thérèse Ourtiague Aroztekoa Lekuineko Martin Elizaldekin.
Baionan jarri gogo dute.
Onets bitzate gure goresmenik bizienak, bai berek bai heien familia ohoragarriek.
D.Oyhenart gure soldado gaztea permisionez ginuen.
Iragan astean 9 kiloko sai bultre bat tirokatu du eta hil. Biba gure soldado bipila.
Martchoaren 15-ean, arastirian, Jaun Apezpikua gutartean ginuen konfirmazionearen emaiteko.
Ongi ethorri ospatsua egin dakogu.
Jendeketa lodi bildu da gaztelu zaharraren parrean, eta gazteak Chaluteraino joan dira biderat beren bizikleta loredunekin.
Darricau jaun merak bere kontseiluarekin agur bat egin diote diosesako Artzainari.
Gero prosesionea elizaratu da: Jaun aphezpikuaren lagun ezagutu ditugu Narbaitz jaun kalonjea, Hazparneko jaun doiena, Armendaritzeko, Donestebeko eta gure parropiako jaun erretorak.
Hor ziren ere.
Ospital jaun kontseilari jenerala, Charritton Isturitzeko jaun mera, eta oste bat fededun. Segur elizkizun hunkigarriak ziren.
Martchoaren 17-an, bere azken egoitzarat lagundu dugu 83 urtetan Etienne Moledous, 1914-eko gerlari ohia.
Haren ahaide guzieri gure doluzko sendimendurik minenak.
LUKUZEMarie-Hélène Amestoy ezkondu da berrikitan Paul Seillan Bokales Donaphaleon bizi denarekin.
Anderea Aita Amestoy misionest zenaren iloba da; jauna Ertorteguy Apezpikutegiko athezain zenarena.
Gure goresmenak ezkontberrier eta heien familier.